XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Aurrez ez bada negoziatzen, ez.

Carl von Clausevitz parafraseatuz esango diat gerra ez dela beste medio batzuez burututako erlazio politikoaren jarraipena baino.

Isilune baten ondoren.

- ETA medio intelektualean sortua izan duk jarraitu zuen liderrak eta urte batzuk eman zituk herrian itsasten.

Orain arteko gure aktibismoa propaganda, ondasun materialen eta azken gerra zibileko sinboloen aurkako atentatuak, sabotajeak eta burutzea izan duk, ikurrina gure bandera nazionala agerian jartzea, esloganak hormetan pintatzea, Zutik! organo ofiziala publikatzea eta antzeko ekintzak gauzatzea.

Guzti honen ondorio objektiboa, herriaren baitan euskal kontzientzia nazionala berpiztu, indarberritu eta suspertzea izan duk.

Nolabait adierazteko, fase pedagogikoa amaitu duk.

Borroka armatuaren bideragarritasuna eta liberatzeko bere ezinbesteko izaera, herriaren baitan itsatsi dituk.

Kontzientziatze-fase hau amaitutzat eman behar diagu.

Dominazioaren mekanismoek ez ditek, lehenago bezala, izu eta terrore itsua sortzen.

Herriak erantzuteko kapazitatea eta adorea demostratu dik.

Aurtengo Aberri Eguna eta Maiatzaren Lehena jendetsuek ziklo berri bat iragartzen ditek.

- Hasiera batean, bostpasei urteko misiotzat jotzen zitean ETAko buruzagiek iraultzaren garaipena, Espainiako erregimen faxista hau liberalizatu eta garapen ekonomikoa gauzatu baino lehen lortu beharrekotzat alegia, ondoren, iraultzarako baldintzak okertu egingo direlako ustetan.

Argi zagok iraultza luzerako doala.

Gure Herria liberatu arte aurrera egingo diagu, momentuan momentuko gerra-taktika desarroilatuz.

Dinamita erabiltzen hasi-berriak gaituk, esan bezala espainiar opresioaren plaka oroigarrien aurka.

Inork soma al zezakek gerra ez beste biderik gure Herria liberatzeko?